Maiatzean langabeziak behera egin du gurean, ohikoa denez.

2016/06/03
Card image cap
Oñatiarren enpleguan ordea, ez da errekuperazio argirik nabari , urte hasieratik, langabeen kopuruan gora- behera txikiak errepikatzen ari dira.

 Apirilean baino bi oñatiar langabetu gutxiago erregistratu dira maiatzean. Une honetan, lana topatu ezinda dauden herritarrak 416 dira. Baina urteko lehen bost hilabeteak kopuru berdintsua aipatzen daramatzagu, gora behera txikiekin.

Urtarrila amaieran, orain bezala, 416 langabetu zeuden Oñatin eta kasualitatez, orain urtebete ere, antzerako kopurua eman genuen, 418. Kopuru orokorrak berdintsu mantentzen dira hilabetea joan eta hilabetea etorri. Ondorioa, begi bistakoa da. Azken urte honetan oñatiarren enpleguan ez da errekuperazio argi eta finkorik nabari.

Baina aldeak egon badaude,  langabezian daudenen adin eta sexuari erreparatzen badiogu. Azken hilabetean, bereziki 25 urtez azpikoen langabezia murriztu da, igo aldiz, 25-44 urte bitarteko gizonezkoen artean igo da. Orain urtebeteko datuekin konparatuz berriz, langabezian zeuden emakumeak, dezentez gutxiago ziren, 18 gutxiago, orain urtebete. Egoera beran zeuden gizonezkoak aldiz, 20 gehiago ziren. Horrek esanahi du, urtebeteko tartean, langabeziak gora behera txikiak izan dituen arren, eta orain eta iazko maiatzeko langabetuen kopurua paretsu den arren, emakumeen langabeziak gora egin duela, gizonezkoena murriztu den bitartean. Iazko maiatzean, langabetuen % 54a emakumeak baziren, egun, ia % 59 dira.

Maiatzean, historikoki, langabeziak behera egiten du gurean, eta aurten ere, urteko bosgarren hilabeteak joera hori bete du. Horretan Oñati ez da berezia izan, Hego Euskal Herri osoan, orokorrean, langabeziak behera egin baitu azken hilabetean. Apirila bukaeran baino 6252 langabetu gutxiago erregistratu ziren enplegu zerbitzuetan.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!