Maddalen Iriarte Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako EH Bilduren hautagaia Oñatin izan zen atzo

2023/01/19
Card image cap
Herriko hainbat proiektu ezagutu zituen, udal gobernu taldeko kideekin

  EH Bilduko hainbat udal hautetsik, alkatea buru, Maddalen Iriarte Okiñenari lagundu zioten Oñatira egin zuen bisitan eta Natur eskola edota Sancti Spiritus unibertsitatea ikusi zituzten, herrian garatu diren eta garatu asmo diren proiektuak azalduz.

  EH Bilduren udal gobernu taldeak legealdian abiatu dituen proiektuak azaldu zitzaizkion Foru Aldundirako hautagaiari: Oñatiko Energia Plana eta Onaro herriko telekomunikazio operadorea, iraunkortasunaren eta heziketa iraunkorraren adierazgarri den Natur eskola eraberritua, Sancti Spiritus unibertsitatea herriratzeko aurre lanketa fasean diren zenbait proiektu eta berdintasunean sakontzeko eraikiko den Emakume etxea eta hari forma ematen dabilen partaidetza prozesua, besteak beste.

  Oñati EH Bilduk berezkoa duen ereduaren adibide dela esan zuen Maialen Iriartek. Eta berdinetik berdinerako harremana, herritarren parte hartzea, iraunkortasuna edota zerbitzuen eredu justuagoa lantzeko ahaleginean, Oñati dabilen herria dela azpimarratu zuen Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaiak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!