Lurraldebuseko autobus zerbitzu berriari dagokion ordutegia internetez edo telefonoz kontsultatu daiteke

2015/03/05
Card image cap
Turismo Bulegoan esku orriak prestatzen ari dira

  Domekan sartu zen indarrean Debagoienan Lurraldebus zerbitzuaren emakida berria. Eskualde barruko nahiz eskualdea hiriburuekin eta inguruko eskualdeekin lotzeko zerbitzu berriak jarri dira eta lehendik zeuden batzuen ordutegiak aldatu dira.

  Turismo bulegoan autobus ordutegiak izan ohi dituzte herritar eta bisitarien eskura baina zerbitzu berriarena oraindik egokitu gabe dute. Domekatik, linea berriak eta bi zerbitzu zirkular jarri dira martxan eta autobusen frekuentzia ere handitu da. Horrek, ordutegi ezberdin asko elkar lotu beharra eragin du. Lan konplexua da baina turismo bulegoan horretan ari dira.

  Une honetan, Oñatitik pasatzen diren autobus zerbitzu ezberdinen ordutegiak internetez edo telefonoz kontsultatu daitezke. Internetez, zerbitzuaren emakida duen Pesa enpresaren web atarian ikusi daiteke: www.pesa.net atarian. Telefonoz berriz, Lurraldebuseko doako zenbaki honetan: 900 12 14 00.

  Turismo bulegoan, autobus ordutegiaren orriak moldatu bezain pronto herritarren eskura jarriko dituzte.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!