Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen behin betiko onespena eta Ultzegin kalea 1-3 zenbakiak behera botatzea aztergai gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
2019/11/07
Gai gutxi zerrendatu dira gaurko bilerarako, lau besterik ez. Azken orduan, dena den, beste batzuk eztabaidatu eta erabaki daitezke. Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen behin betiko onespena eta etxebizitzen kuantifikazioaren fitxa proposatuko zaie gobernu taldeko kideei arratsaldeko batzarrean. Ultzegin kalea 1-3 zenbakiak ziren eraikinak behera botatzearen gaia ere aztertuko dute.
Arina aurreikusten da gaurko gobernu batzarra, aparteko gairik aurkezten ez bada. Ordutegia berria du gobernu taldearen asteroko bilerak eta 15:45tan hasiko da. Okerrik ezean, minutu gutxiren buruan amaituko da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!