Oñatiko udala

Liburutegiko laguntzaile berria lanean da jada

2021/06/14
Card image cap
Premiazko hautaketa prozesua burutu du Udalak Lanbideren bitartez

  Langile baten gaixotasun baja bete eta udako errefortzu lanak egiteko liburutegiko laguntzaile bat kontratatu beharra zuen Udalak eta aldi baterako kontratazio hori lehenbailehen egiteko Lanbidera jo zen, hautaketa prozesua egin zezan. Udalak ezarritako baldintzak eta irizpideak betetzen zituzten sei hautagaiko zerrenda osatu zen eta bakoitzak egiaztatutako lan eskarmentua eta esperientzi baloratuta, puntuatu ziren. Horren arabera, puntuaziorik altuena lortu zuen hautagaia kontratatu du Udalak.

  Garazi Goitia Zumalde da langile berria eta dagoeneko liburutegian lanean ari da. Bajan den langile baten ordezkapen lana egiten ari da eta uda garaian ohiko errefortzu lanak beteko ditu, liburutegiko langileek oporrak hartzen dituzten bitartean; liburutegiaren zerbitzua ez baita udan eteten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!