Oñatiko udala

Lesboseko bidean dago siriar errefuxiatuentzako bildu den materiala

2015/12/01
Card image cap
Guztira, 80 tona laguntza batu da, tartean, Txantxiki elkartearen ekimenez Oñatin prestatutako 50 kaxak

  Atzo bertan abiatu zen Bartzelonako portutik, Lesboseko hiriburura abenduaren 15ean iritsiko den laguntza. Guztira, Oñatin eta estatuko beste hainbat herritan batu den 80 tona material 6 edukiontzitan bidali da.

  Hiru aste eskax luzatu zen Siriako errefuxiatuentzako material bilketa kanpaina hau baina batutakoak, aurre ikuspen guztiak gainditu dituela adierazi dute koordinazio lanez arduratu den AASP Siriar Herrialdearekiko Laguntza Elkarteko kideak. Lesboserako bidean doazen sei edukiontzi horietan mantak, arropa, oinetakoak, kanping dendak, lo zakuak eta bestelako materiala sartu da. Tartean, Oñatin, Txantxiki Elkarteak prestatu zituen 50 kaxak.

  Laguntza, hilaren 15ean Lesboseko hiriburura iristea espero da eta bertatik Kara Tepeko errefuxiatuen kanpamentura bidaliko da. Materiala, kanpamentu honetan eta Moriako kanpamentuan banatzeko asmoa dago, bertan laguntzen baitute bidalketaren ardura hartuko duen Volunter Coordination Team Elkarteak. AASP Elkarteko bi bolondres ere bertan arituko dira materiala banatzen eta laguntzen.

  Ekimena gurean sustatu duen Txantxiki Elkarteak guztiaren berri eman du sare sozialetan eta bide batez, laguntza eman duten herritar guztiak eskertu ditu.

Iturria: Oñáti Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!