Legezko betebeharrak ezagutu eta Haur eta gaztetxoak parekidetasunean hezten ikastaroak antolatuko ditu Udaleko partaidetza sailak

2016/10/21
Card image cap
2 formazio saio praktiko antolatu dira herriko irabazi asmorik gabeko elkarte eta taldeentzat.

  Azaroa eta abenduko hileetan Oñatiko irabazi asmorik gabeko elkarte eta taldeentzat ikastaro ezberdinak antolatuko ditu Udaleko Partaidetza sailak. Doako 2 formakuntza saio praktiko izango dira eta izen ematea zabalik dago urriaren 28ra arte.

  Udaleko partaidetza saialak doako bi ikastaro antolatu ditu herriko irabazi asmorik gabeko elkarte eta kolektiboentzat. “Legezko betebeharrak. Kontabilitatea, fiskalitatea eta zergak” izeneko ikastaroak  9 orduko iraupena izango du. Hiru lan saiotan banatuta, azaroak 7, 14 eta 21ean 17:30-20:30etara izango dira saioak MU-ren enpresagintzako fakultatean.

  “Nola hezi haur eta gaztetxoak parekidetasunean. Hezkidetzarako estrategia eta baliabideak” izeneko bigarren saioak berriz, 8 orduko luzapena izango du eta abenduaren 2an arratsaldez, eta 3an goizez, emango dira ikastaroak Bidebarrieta 18an dagoen Euskaldunberri aretoan.
Ikastaroek alde teorikoa eta praktikoa izango dute, baina batez ere elkarteen eguneroko kezkak eta zalantzak argitzera bideratutako euskarazko saioak izango dira.

  Izen ematea urriaren 28ra arte zabalik egongo da eta interesa dutenek, ondorengo bideak erabiliz egin ahal izango dute aurre inskripzioa. Udaletxeko harreran, emailez partaidetza@onati.eus helbidean, edo 688 679 460 telefonora deitu edo whatsappa bidalita. Kasu guztietan, izen abizenak, elkartearen izena, kontakturako emaila, telefonoa eta izena eman nahi duten ikastaroa zein den azaldu beharko da.

  Plaza mugatuak direnez, izen ematearen hurrenkera edo ordena errespetatuko da eta eskaerak tokiak baino gehiago badira, itxaron zerrenda osatuko da.

  Informazio gehiago eskatu edota zalantzak argitzeko, Onintza Andres ikastaroen udal arduradunarekin harremanetan jarri beharko da. 943 78 04 11 edo 688 679 460 telefonoetan edo partaidetza@onati.eus helbide elektronikoan.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!