"Legearen mundua antzinaroan" izeneko mintegia hasi da Lege Soziologia Institutuan
Leku aproposean kokatu da lege eta zuzenbidearen ikerketa mintegi berri hau. Sancti Spiritus unibertsitatea XVI. mendean sortu bazen ere, Antzinarotik zetorren tradizioaren lekuko izan baitzen hasieratik. Eta horixe da hain zuzen ere, gaur abiatu den mintegian jorratzen ari direna, alegia, Grezia, Babilonia, Egipto edota Erroma klasikoan zuzenbide-profesionalen formazioa, ekarpenak, lan metodologia edota gizarte estatusa nolakoa zen.
Ikerketa berrian arabera, eliteen filosofia eta erretorika- ezagutzen eragina, pentsatu baino handiagoa zen erromatar jurisprudentzian. Baina zenbaterainokoa zen eta aurreko jurisprudentzia tradizioetan nolakoa zen eztabaidatzen ari dira Lege Soziologia Institutuaren baitan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!