Oñatiko udala

Lazarraga jauregian gordetzen zen Zurbaranen margolan bat enkantean saldu da Madrilen

2018/03/02
Card image cap
"El niño de la espina" lana 400.000 eurotan saldu da

  Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, El niño de la espina izeneko margolana 1645 eta 1650 urte artean margotu zuen Zurbaranek. Artistaren lanik hoberenetakoa da kalitateari dagokionean, adituen esanetan. Kolorearen erabilera eta pertsonaia paisaia irekian kokatuta izanak berezia egiten dute saldu berri den obra. 132 X 95 zentrimetroko neurria duen margolana da eta Sotomayorreko Dukearen familiaren esku egon da aspalditik. Asteazkenean Madrilen saldu zen margolana hiru aldiz bakarrik atera zen Lazarragako jauregitik, Sevillara 1984an, Zaragozara 1988an eta Granadara 1999an, hiri horietan egin ziren erakusketetan erakusteko.

  El niño de la espina margolana Madrilgo Abalarte aretoan enkantean saldu zuten asteazkenean, 400.000 euroren truke. Áncora Euskal Patrimonioaren Babeserako Elkarteak salmenta penagarria izan dela adierazi du, eta Euskal Herriko jauregi eta jauretxetan dagoen ondasun kulturala babesteko neurriak eskatu ditu, ondasun horiek kanpora eraman ez ditzaten.

  Lazarraga jauregian gordetzen zen Zurbaranen margolanak ez zuen Kultur Intereseko Ondasun izendapenik eta horrek esanahi du, nazioarteko merkatuetan saldu litekeela. Alegia, Oñatitik kanpora munduko edozein herrialdera saldu zitekeela.  Enkantearen berria Diario Vasco egunkarian argitaratu da gaur baina margolana nork edo nondik erosi duten ez da argitzen.

Iturria: Oñati Irratia 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!