Lau orduko ur mozketa izango da bihar goizean Olakuan
Gipuzkoako Urak enpresak urtarrilean hasi zituen lanak amaitzear ditu Olakua auzoan. Aisialdi gunearen eskumako errepide inguruan hasi eta Natur eskolarainoko tartean ur edangarriaren hoditeria aldatu du eta fibrozementuzko hodi zaharrak kendu eta burdin urtuzkoak jarri ditu. Bihar berriz, inguruko eraikinetako ur hartuneak hoditeria berrira lotuko dira. Horregatik, lau orduko ur mozketa egingo da.
Bihar goizean, 8:30tatik 12:30etara, Olakua etxaldeko 17 bebarru eta eraikinetan ez dute urik izango. Konkretuki, Olakua 1A, 1B, 1C, 1D, 2A, 2B, 3A, 3B, 4A, 4B, 5A, 5B, 6A, 6B, 7, 8 eta 9 zenbakidun bebarruak eta Txiki Txoko haur eskola eta Bidaurretako Dorrea dira urik gabe utziko direnak. Ur mozketaren berri ematen duten jakinarazpenak jarri dira atari guztietan, gaur goizean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!