Oñatiko udala

Lau langabe aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak Lanbideren bitartez

2021/10/27
Card image cap
Eraikinen garbiketako eta kale garbiketako bina pioi kontratatu nahi dira

  Lan eskaintza hauek Lanbideren enplegua sustatzeko toki ekintzetarako deialdian jaso dira. Oñatiko udalak lau pertsona kontratatuko ditu, bi kale garbitzaile jardun osoz eta 4 hilabeterako eta beste bi eraikin garbitzaile %80ko jardunaldi partzialez, lau hilabete eta erdirako. Kontratazio horiek gauzatu ahal izateko Lanbideren dirulaguntza jasoko du Udalak.

  Lau lanpostuetarako deialdiak atzo argitaratu ziren Lanbideren orrian, izen-ematea irekiz. Izen-ematea, Lanbideren web ataritik egin behar da, azaroaren 2a bitartean. Kasu guztietan bete beharreko oinarrizko baldintzak hiru dira: Oñatin erroldatuta egotea, langabezian egon eta Lanbiden izena emana izatea da. Kale garbiketa pioietarako B1 gidabaimena izatea ere eskatzen da. Bestalde, kasu guztietan, antzeko lanetan esperientzia izatea eta euskara ezagutza baloratu egingo dira.

  Udal eraikinen garbiketarako kontratatuko diren bi pioietako bat 55 urtetik gorakoa izan beharko da eta bestea diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo RGI deritzonaren onuraduna, lan eskaintzan zehazten denez. Kale garbiketako pioitara aurkeztu daitezkeenen baldintzei erreparatuta berriz, lanpostu baterako emakumea izatea eskatzen da eta besterako diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradun izatea. Izan ere, Lanbidek tokiko erakundeei eskaintzen dizkien dirulaguntza hauen helburua, laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboak kontratatzea baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!