Lau enpresa talde aurkeztu dira Epeleko konpostatze planta kudeatzeko lizitaziora
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak lau eskaintza jaso ditu Epeleko Konpostatze Plantaren kudeaketa eta lortutako konposta merkaturatzeko lizitazio deialdira. Atzo bertan amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea. Hondakinen kudeaketa eta eraikuntza arloan diharduten hainbat enpresa deialdirako propio osatutako lau taldetan aurkeztu dira esleipen prozesura. Tartean dira Moyua taldea, Urbaser, Cespa, Serkon edota FCC.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak lizitaziorako zehaztu zuen oinarrizko aurrekontua 4,9 milioi euro da eta tratatutako tona bakoitzeko berriz, gehienez, 23 euro. Epeleko konpostatze planta kudeatzeko kontratua lau urterako sinatuko da hasieran eta beste bi urtez luzatzeko aukera izango da.
Epelen, urtean 10.000 bio-hondakin tona tratatzea aurre ikusten da. Horiek, kalitate goreneko 4.000 eta 5.000 tona konpost artean sortuko dute. Plantako konposta, nekazaritzan, lorategi publikoetan, narriatu edo degradatutako lurrak berritu edota zelaiak prestatzeko ongarri gisa erabili ahal izango da. Epelen Gipuzkoa osoan sortzen den hondakin organikoen herena tratatzea aurre ikusten da. Horrek, nabarmen gutxituko du egun Nafarroara eta Iparraldera eramaten den materiala.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!