Larraña LH institutuak saria eskuratu du material birziklatuekin eskultura eginda

2022/11/25
Card image cap
Gazteak ekonomia zirkularraren inguruan kontzientzia da helburua

  Gipuzkoako Lanbide Heziketako 12 ikastetxek eskulturak egin dituzte birziklatutako materialak erabiliz, hondakinak murriztu eta behar bezala kudeatzeko Diputazioaren egitasmo baten baitan. Gazteak kontzientziatu eta ekonomia zirkularra sustatzea da helburua.

  Gipuzkoako Foru Aldundiak laugarren aldiz burutu duen egitasmo honetan Lanbide Heziketako 12 ikastetxek parte hartu dute, tartean, Larraña Lanbide Heziketa institutua. Guztiek, Aldundiaren diploma bana jaso dute eta beraien lanak propio muntatu den erakusketa batean ikusi ahal izan dituzte. Herritar guztiei irekita dagoen erakusketa, Donostiako Boulevardeko Ugartemendia plazan, GK Recyling karpan dago.

  Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen honen bitartez, hondakinek produktu berriak egiteko baliabide eta lehengai gisa duten balioaren inguruan kontzientziatu nahi dira, bai gazteak baina baita gainontzekoak ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!