Larraña institutuko instalazioak berritzen ari dira

2021/05/12
Card image cap
Berrituko diren mutilen komunak
Sarrera solairuko komunak aldatzen ari dira eta eraikineko teilatua berritzen hasiko dira hil akaberan

  1982an hasi ziren lanbide heziketa eskolak Larraña institutuan ematen eta hamarkadetan ez da inolako berritze lanik egin bertan. Lehen solairuko instalazioak orain hiruzpalau urte berritu ziren eta sarrerako solairua berregokitzen hasi dira aurten. Sarrerako espazioa egokitu da eta solairu berean dauden komunak berritzeari ekin zioten pasa den astean. Ikasle eta irakasleen lau komunak berrituko dira eta lanak maiatza akaberarako bukatzea espero da. Orduan hasiko dira eraikinaren teilatua konpontzeko lanak.

  Fibrozementuzko estalkia kendu eta, horren ordez, isolamendua eta zeramikazko teila mistoa jarriko da. Gainera, teilatu-hegalak konpondu eta bizi-lerroak instalatuko dira. Fibrozementuzko estalkia kentzeko lanen plan berezia egin eta onartu behar izan da lan baimena emateko, amiantoak tratamendu berezia eskatzen baitu. Errioxako enpresa batek egingo du lana eta bospasei hilabete beharko dira Larraña institutuko teilatua guztiz berritzeko.

  Uztaila inguruan, bestalde, barruko azken eraberritze lanak egitea aurreikusten da, hau da, sarrerako pasillo nagusia, tailerretarako pasilloa, eraberrituko da.

  Larraña institutuak, barrutik zein kanpotik, aurpegi berrituarekin ekingo dio 2022 urteari, lanen kronograma pentsatu bezala betetzen bada.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!