Larraña harrera etxekoekin elkarlanean landutako eskola agenda banatuko zaie herriko ikasleei
Ahozkotasuna eta bertsolaritza gaiaren eskola ordutan egin zuten lana LH5. mailako neska-mutikoek, aurreko ikasturtean. Errefuxiatuen egoera eta esperientzia gaia landu zuten Mirari Sagarzazuren gidaritzapean. Horretarako Larraña harrera etxean zeuden hainbat lagunen bisita jaso zituzten geletan eta haiek azaldutakoaren haritik marrazkiak egin eta bertsoak osatu zituzten.
Eskola ordutegia eta egutegia eta etxeko lanak eta oharrak apuntatzeko egunkaria ditu, besteak beste, Oñatiko eskola agendak. Lana herriko ikastetxeek elkarrekin osatzen dute, udalaren laguntzaz. Liburuxka ikasleek erabili ohi dute, nagusiki, baina irakasle eta gurasoek ere badute bere atala, oharrak elkarri jakinarazteko.
2020-2021 eskola agendaren 1.500 ale argitaratu dira eta gaurtik aurrera banatzen hasi zaizkie 6-18 urte bitarteko ikasleei.
Iturria:Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!