Lapurretak eta saioak izan dira herriko hainbat dendetan bart

Goizeko ordu bietan izan da lehen lapurretaren abisua Ertzaintzaren Bergarako polizia-etxean, Foruen enparantzako 7an dagoen janari dendatxoaren alarma jotzen hasi denean. Kamera irudietan ikusi dutenez aurpegia guztiz estalita zuen pertsona sartu da lokalean eta, kutxa apurtuta, dirua eraman du. 1.000 euro inguru lapurtu dutela salatu du jabeak. Ertzainak dendan egon dira baina ez dute aztarnarik lortu.
Etxaluze inguruko hiru dendetan ere sarrailak apurtu dituzte lapurrek. Maria Irizar kaleko Ormazabal dendara sartzea lortu dute eta telebista bat eraman dute, jabeak adierazi duenez. Martzelino Zelaia kaleko Coviranen eta fruta dendan berriz, sartzen saiatu dira baina ez dute lortu nonbait.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!