Oñatiko udala

Lapurrak sartu dira San Lorentzoko Sustrai fruta-dendan

2021/09/03
Card image cap
Lapurrak apurtutako leihotxoan begira (Arg: Goiena)
Kutxako txanponak eraman dituzte

  Lokalaren albo batean, kristalaren goialdean dituen leihotxoetako bat bat apurtuta sartu da lapurra, edo lapurrak. Goizean, denda irekitzerakoan ohartu dira leihoa apurtuta zegoenaz eta udaltzaingoari eman diote abisua. Kutxan txanponetan zeuden 30en bat euro eraman ei dituzte lapurrek. Apurtutako leihoan berriz hatz-markak antzeman dituzte eta horiek ikertzen ari da Ertzaintza.

  Sustrai fruta-dendakoa ez da astean gurean izan den lapurreta bakarra, beste bi lapurreta txiki salatu baitira, Larraña futbol zelaian eta Ibarrako skate parkean. Bi kasuetan gaztetxoen motxilak eraman dituzte eta barruan gauza handirik ez baina telefono mugikorra edota diru pitin bat bazuten. Halako motxila eta poltsekin kontuz ibili eta une oro zaintzapean izateko gomendioa eman da udaltzaingotik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!