Oñatiko udala

Langabeziak puntu eta laurden egin du behera 2015ean Oñatin

2016/01/07
Card image cap
460 langabetuekin hasi zen urtea eta 66 gutxiagorekin, 394rekin amaitu da

  Une honetan, Oñatiko langabezia tasa % 7.5 da, baina urtea, 8.76 zela hasi zen. Gainera, gora behera txikiak izan badira ere, puntu eta laurdeneko jaitsiera hori, apurka eta modu sendoan eman dela esan daiteke. Maiatzean jada, langabezia tasa % 8aren azpitik kokatu zen aspaldiko partez eta irailean muga, puntualki, gainditu zen arren, gainontzeko zazpi hilabeteetan mantendu da. Urteko bataz bestekoa ere % 8aren azpitik geratu da; % 7.97 izan da 2015ean. 2011az geroztik ez zen halako langabezia tasa baxurik neurtzen eta mantentzen gurean.

  Baina erreparatu diezaiegun, Lanbidetik jaso ditugun abenduko datuei. Azaroan baino 6 langabetu gehiago zenbatu dira Oñatin. Espero zitekeen datua da, tradizionalki, abenduan eta urtarrilean langabeziak gora egin ohi duelako gurean, Gabonetako kanpainara begira egiten diren aldikako kontratuak garai honetan amaitzen baitira.
Aipagarria da, azken hilabetean langabeziak, orokorrean, pitin bat gora egin duen arren 25 urtez azpikoen artean jaitsi egin dela eta bereziki hazi bestalde, 45 urtez gorako emakumezkoen artean hazi da. Urtebeteko tartea hartuta berriro, gurean, gizon langabetuen kopurua murriztu da nabarmen, langabezia zerrendetatik desagertu diren 66 lagunetatik 45 gizonezkoak baitira eta 19 aldiz, emakumezkoak.

  Debagoienean ere, puntu eta laurden murriztu da langabezia tasa 2015ean zehar.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!