Langabeziak gora egin du Oñatin eta azken bi urteetako mailarik gorenean kokatu da

2019/02/04
Card image cap
Emakumeen langabeziak egin du bereziki gora, beste behin

  Abenduan baino 13 langabetu gehiago zenbatu dira urtarrila amaieran Oñatin; orain urtebeteko datuekin konparatuta, aldea nabarmenagoa da, 2018ko urtarrilean baino 25 langabetu gehiago baitaude. Enplegu Zerbitzutik hilero jasotzen ditugun datuen arabera, urtarrila amaierako kopuruen parekorik topatzeko ia bi urte egin behar dugu atzera, 2017ko martxora, hain zuzen ere, orduz geroztik ez baita  orain adinako langabezia tasa alturik izan Oñatin.

  Une honetan, 344 langabe daude herrian, tasa, % 6,32 da. 344 langabe horietatik 125 gizonezkoak dira eta 219 emakumezkoak. Azken hilabetean, ia urte osoan errepikatzen ari den bezala, emakumezkoen langabeziak egin du bereziki gora. Abendutik urtarrilera, langabezian duden emakumeen portzentajeak bi puntu egin du gora, eta 2018ko urtarrileko datuekin alderatuz berriz, 8 puntuko diferentzia dago.

  Hego Euskal Herrian ere gora egin du langabeen kopuruak urtarrilean zehar, baina Oñatin ez bezala, orain urtebete baino langabe gutxiago zenbatu dira 2019ko lehen hilabetean. Guztira, 154.509 langabe daude une honetan Hego Euskal Herrian.
Aipagarria da, Oñatiko datuek halako zehaztasunik eskaintzen ez duten arren, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeen % 42a epe luzeko langabeak direla eta % 25a, epe oso luzekoak, hau da, 4 urte baino gehiago langabezian daudenak, Estatistika Institutuaren datuen arabera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!