Lan, pentsio eta bizitza duinaren alde greba egitera deitu dute Debagoieneko hainbat eragilek

2020/01/16
Card image cap
Aurreko egunetan mobilizazioak egingo dira eskualdeko herri guztietan

  Arrasaten egin zen atzo arratsaldean urtarrilaren 30eko greba orokorrerako eskualde mailako deialdi-agerraldia. Bertan bat egin zuten Debagoienan lanean ari diren herriz herriko batzordeetako ordezkariek, tartean, oñatiarrak ere bai. Eskualdeko eragile, sindikatu eta gizarte mugimendu ezberdinetako ordezkariek babesa agertu zioten Euskal Herriko Gutun Sozialak deitu duen greba orokorrari eta deialdira atxikitzeko gonbidapena zabaldu zuten.

  Pentsio eta lan baldintza duinak eta eskubide sozialen bermea guztioi dagokigunaren konbentzimenduz egin dute bat urtarrilaren 30eko greba orokorrekin. Horretarako momentu egokia dela ere azpimarratu zuten atzoko agerraldian, norabide horretan dagozkigun erabakiak hemen, bertatik bertara, guk geuk hartu ahal izateko gaineratuz. Bestelako eredu sozio produktibo bat defendatu nahi da greba honen bidez: bizitza duinak erdigunean jartzen dituena eta zaintzari dagokion aitortza egin eta planetaren jarrangarritasunari lehentasuna ematen diona.

  Urtarrilaren 30eko greba girotzeko hainbat ekintza antolatu dira bailaran, herriz herri. Baina hilaren 25ean ekitaldi bateratua egingo da Elorregin. Arrasate, Oñati eta Bergaratik abiatuko diren martxek bat egingo dute San Prudentzion eta bertan elkarretaratzea izango da bertan, 12:00tan.

  Oñatin dena den, etzi, larunbatean ekingo zaie mobiliazaioei, agerraldi eta poteo feminista eginez. Plazan izango da, 13:00tan.

  Datorren asterako bi solasaldi antolatu dira:  22an, zaintzaren inguruan berba egingo da gaztetxean, 18:00tan; eta 24an, Hokoke dokumentala ikusita, Itsaso Torregrosarekin solasaldia izango da Kultur etxean, 18:00tan.

  Urtarrilaren 27an berriz, pentsioak nagusi bihurtuko dira, eta pentsionisten astelehenetako ekarretaratzean Pentsionistak borrokan! lema aldarrikatuko dute. Arratsaldean, Pentsioen borroka gaiaren inguruan berba egingo dute Ainhoa Etxaide eta Joseba Villarreal sindikalistek. Eltziako Lagun leku elkartean izango da, 18:00tan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!