Lan istripuak saihesteko neurriak exijitu dituzte Chinchurretan

Chinchurretan lan istripu gehiagorik ez! Gure Lan osasunaren alde! lemapean egin da elkarretaratzea 13:00tatik 15:00tara, enpresa aurrealdean. Izan ere, astelehenean izan zen lan istripuaren aurretik bi hildako eta beste hainbat lan istripu larri izan direla salatu baitu Chinchurretako enpresa komiteak. Halakorik errepikatu ez daitezen benetako neurriak hartzeko eskatu dute.
Astelehen arratsaldean gertatu zen lan istripua behar bezala aztertu eta ardurak argitzeko eskatu diete Chinchurretako langileen ordezkariek enpresa, Osalan eta lan ikuskaritzari. Eta behar bezalako arreta, ardura eta neurriak hartu ditzatela, horrelako gertaerarik errepika ez dadin. Chinchurretako enpresa-batzordeak deituta bi ordutako lanuztea eta kontzentrazioa egin da arratsaldean.
Astelehenean zauritutako langileari 4500 kiloko altzairuzko bobina erori zitzaion hankara eta ondorioz, hankaren zati bat moztu behar izan zioten Goienak argitaratu duenez. Legazpin bizi baina jaiotzez oñatiarra den 35 urteko langileak Donostiako ospitalean ingresatuta jarraitzen du.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!