Oñatiko udala

Lan hitzarmen duina eskatuz hirugarren mobilizazio eguna dute Natrako langileek

2024/02/06
Card image cap
Lau orduko lanuzteak egiten ari dira eta auto-karabana eta manifestazioa egin dituzte goizean

  Gaueko eta goizeko txandan dihardutenen antzera, arratsaldeko txandako Natrako langileek ere lau orduko lanuzteak egingo dituzte, 17:00etatik aurrera. Orduan errepikatuko dira baita ere goizeko auto-karabanak eta plazarainoko manifestazioak. Beste horrenbeste egin asmo dute etzi, ostegunez ere.

  Enpresa hitzarmen duina eskatzen dute Natrako langileek eta horretarako etenik dauden negoziaketak berriro hastea. Aldarrikapen horiek kaleratu eta presioa egiteko lan-uzte dinamika zehaztu zuten, pasa den astetik betetzen ari diren mobilizazio dinamika. Bi orduko lan uzteak egin zituzten pasa den astean, astearte eta ostegunean, aste honetan ere, egun beretan lau orduko lan-uzteak egingo dituzte eta, zuzendaritzaren aldetik mugimendurik ez badago, datorren asterako beste bi greba egun deitu dituzte.

  Lan-malgutasuna edo flexibiltatea onartzea da beste ezer negoziatzen hasteko enpresak jartzen duen baldintza, langileen esanetan. Baina langileek ez dute onartzen, lan-jardunean ez ezik, eguneroko familia eta harreman sozialetan, nahiz osasunean, erabateko lotura eta menpekotasuna ekarriko litzaiekelako enpresarekiko. Urteetan borrokatu eta lortutako eskubide guztiak galduko lituzketela ere badiote. Horretan amore emateko prest ez daudela esan dute Oñati Irratian egindako adierazpenetan. Herritarren babesa ere eskatu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!