Oñatiko udala

Laguntza humanitarioa biltzeko kanpaina egingo du Hotz Oñatik bihartik larunbatera

2021/04/14
Card image cap
100nen bat boluntario arituko dira

  Hotz Oñati taldearen elkartasun kanpaina bihar, etzi eta etzidamu egingo da herriko bost janari dendatan: Eroski center eta Errekaldeko Eroski city, Super BM, San Migel Kooperatiba eta Errekaldeko dendan. Guztietan materiala uzteko karroak jarriko dira eta zenbaitetan, informazioa eman eta produktuak batzeko boluntarioak ere izango dira. 100nen bat boluntariok eman dute izena eta denden ordutegia betetzeko hiru txandatan arituko dira.

  Lesboseko errefuxiatuen kanpamentuetara bidaliko den material bilketa honetan, iraungitze data luzea duten elikagaiak jaso asmo dira: pasta, arroza, lekaleak, olioa, haurrentzako esne hautsa, barra energetikoak eta arrain, barazki eta lekale kontserbak. Biltzen den guztia Zaporeak GKEaren esku utziko da, Lesbosen duen proiektura zuzentzeko.

  Ez da lehen aldia Hotz Oñati taldeak halako elikagai bilketa kanpaina egiten duela, talde gisa ofizialki eratu aurretik ere, errefuxiatuentzat elikagaiak, mantak eta arropak bildu zituzten. Iaz, konfinamendu betean ez zen halakorik egin baina 2019an, 8 tona pasa elikagai eta pixoihal biltzea lortu zuten. Laguntza dirutan ere eman daiteke, Hotz Oñati taldeak Laboral Kutxan dauka kontuaren bitartez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!