Lagun berriak ezagutzeko lehen kafe-hitzordua antolatu da ekainaren 1erako
Adineko pertsona askok nozitzen duten bakardadeari aurre egiteko egitasmoa da BEGIRADA ADIA izenekoa. Udalak eta SSI taldearen arteko lankidetza hitzarmenaz Oñatin martxan jarri berri dena. Bakardadean edota isolatze prozesuan bizi diren pertsonak identifikatu eta harreman-sare berri bat sortzen laguntzeko egitasmoa da.
Bakardadean egon daitezken pertsona horiek identifikatzeko estrategia ezberdinak erabiltzen dira: halakoak ezagutu ditzaketen dendari, botikari edota herritarren konplizitatea bilatzen da kasuak ezagutzeko edota elkartzeko aitzakia diren kafe-hitzordu irekiak egiten dira, lagun berriak ezagutu nahi dituztenentzat. Lehen kafe-hitzordua egin da gurean, ekainaren 1ean Pake lekuko tabernan izango da, 17:00tan. Whatsapp mezu bidez zabaltzen ari da kafe-hitzordu honetarako gonbidapena. Eta ustez bakardadea nozitu dezaken adineko pertsonaren bat ezagutzen dutenei gonbidapena jakinarazi edo mezua bidaltzea eskatzen da. BEGIRADA ADIA egitasmoak bakardadeari aurre egiteko herritarren sarea sortzea bilatzen baitu, bai kasuak detektatzeko eta baita aldian-aldian sortuko diren hitzorduen oharrak zabaltzeko.
Bakardadea nozitzen duten pertsonek lagun berriak ezagutu eta harreman-sare berri bat eraikitzen joateko bitartekoak dira kafe-hitzorduak. Elkar ezagutzeko topaketak dira. Kafe-hitzordu hauek dinamizatzen Oñatin lehenago ere lanean aritu den Bizipoz kooperatiba ari da.
Aldi berean, bakarrik sentitu daitezkeen pertsonak identifikatu eta bakoitzaren egoera aztertzen ari dira SSI taldeko profesionalak, Udaleko gizarte zerbitzuetako teknikariekin elkarlanean, zer-nolako laguntza beharko luketen zehazteko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!