Oñatiko udala

Kurtzekua eta Zubillaga arteko bidegorriaren lanak urte akabera baino lehen hasiko dira.

2011/11/30
10 hilabeteko epean amaitu asmo dira eta Moiua eraikuntza enpresak egingo ditu.

  Kurtzekua eta Zubillaga arteko bidegorri zatia laster hasiko dela jakinarazi berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Prentsara zabaldutako oharrean, aipatu lanak, urte amaierarako hasi daitezen beharrezkoa den dirua bideratuko dela adierazten da. Foru Aldundiak, Oñatiko bidegorri zati hau egiteko 1.905.770 euro inbertituko ditu.

  Eraikuntza lanak Moiua enpresak egingo ditu eta 10 hilabeteko epean amaitu beharko ditu.
Kurtzekuatik Zubillagara egingo den bidegorri zatiak, ia 4 kilometroko luzera izango du, 3900 metro konkretuki. Zabaleran berriz, bideak, 3 metro eta erdi hartuko ditu. Bizikletak eta oinezkoak erabilera partekatuan eta, zenbait tokitan, ibilgailu-zirkulazioarekin erabilera mistoan.

  Lanak urte akabera baino lehen hasiko dira eta udalak egindako eskaerari jarraituz, Kurtzetxo ingurutik abiatuko dira, hau da, herrigunetik Zubillagarako norabidean. Hala, Gipuzkoa 2630 errepidearen azpitik egingo den pasabideko lanak berehalakoan hasiko dira. Kontu egin, Kasablankako haur parke inguruan hasi eta catonajes Arregira iritsiko den errepide azpiko pasabideari lehentasuna ematea ere eskatu zuela udalak. 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!