Oñatiko udala

Kultur etxeko zinean proiekzio digitalak egin ahal izango dira aurrerantzean.

2012/01/18
Proiektore digitala eta bestelako ekipamendu osagarria jarri da. Ekipo berria, hileko azken asteburuko emanalditan estreinatuko da.

  Zine euskarriak aldatzen ari direla jakinekoa da. Geroz eta gehiago dira, merkatuan aurkitu daitezkeen kopia digitalak, horrek, kudeaketa aldetik dituen abantaila guztiekin. Ez dira pelikula bobina handiak garraiatu behar, ezta, rollo ezberdinak lotu eta proiektorean muntatu behar… Horrek, bai diru aldetik baita denbora aldetik kostu bat du.

  Eusko Jaurlaritzak, zine aretoak proiekzio digitalerako ekipamenduekin hornitzeko diru laguntzak kaleratu zituela aprobetxatuz, udalak, halako laguntza eskatu zuen. Eskatu ez ezik, eskuratu ere eskuratu zuen eta orain, hori justifikatzeko prestaketa lanak egin dira.

  Aurrez, ekipamenduaren hornidura eta instalazioa kontratatzeko deialdia egin zuen. 3 enpresa aurkeztu ziren eta proposamen bakoitzaren ezaugarri teknikoak, funtzionalak eta produktuaren kalitatea ez ezik, eskainitako hobekuntzak, asistentzia teknikoa eta garantiak aztertu eta baloratu ziren. Azkenean, lanak, Cinematrografica Loza enpresari ematea erabaki zen.

  Atzo bertan amaitu ziren zineko proiekzio gelan proiektore berria eta bestelako elementu osagarriak muntatzeko lanak. Datozen egunotan, zineko langileei, erabilerarako ikastaro praktikoa emango zaie eta okerrik ezean, proiektore digital berria hileko azken asteburuan estreinatuko da.

  Proiektore digitala izateak ez du aurrerako bobina proiektorea guztiz baztertuko. Zenbait filme, bereziki zaharrak, halako euskarritan baitaude gaur egun.

  Udalak, Cinematografica Loza enpresarekin izenpetu duen kontratuaren arabera, zinean proiektore berria jarri ez ezik, enpresa, hiru urtetan softwarea eguneratzeaz eta 35 milimetrotako pelikulen proiekzio ekipoaren mantenimendua doan egiteaz arduratuko da, beste hainbat hobekuntzekin batera. Guzti horrek, 57.000 euroko kostua izan du.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!