Oñatiko udala

Kukai Dantza taldeak "Adio" ikuskizuna Arantzazun estreinatuko du Musika Hamabostaldiaren baitan

2018/05/30
Card image cap
Ikuskizuna, abuztuaren 29an izango da

  Musika Hamabostaldiaren eskariz, konpainia gipuzkoarrak Adio aurkeztuko du, Arantzazuko espaziora propio egokituta. Oskarra eta Erritu ikuskizunen zati batzuk eta guztiz berriak diren beste batzuk osatuko dute Arantzazuko ikuskizuna. Kukaikoek oraingoan Iñaki Salvadorren , David Azurzaren eta Landarbaso Abesbatzaren lankidetza izango dute. Adiok Arantzazurekin lotura estua  izan zuten bi pertsona hartuko ditu gogoan: Bitoriano Gandiaga poeta eta irailean zendu zen, eta Santutegian Hamabostaldiaren ohiko lankide izan zen, Iñaki Beristain. Kukai dantza taldearen Adio ikuskizuna abuztuaren 29an estreinatuko da Arantzazuko Santutegian, 19:00tan hasita. Sarrerak, Hamabostaldiko gainontzeko emanaldietakoen antzera, bihar jarriko dira salgai.

  Mitoak eta tradizioak ardaztuko dute 79. Musika Hamabostaldia. Abuztuaren 2an hasi eta irailaren 1ean bukatuko da. Musika Hamabostaldiak 93 ikuskizun programatuko ditu aurten, iaz baino hamabost bat gehiago. Eta azkeneko urteetan egindako bideari jarraikiz, Gipuzkoako herrialdean hedatuko da batez ere. Ohi bezala, organoko, antzinako musikako, interprete gazteen eta musika garaikideko zikloak izango dira; haurrek beren hamabostaldia izango dute, Musika Aitzakia programazioak Euskal Herrira eramango du Hamabostaldia, eta Kursaaleko auditoriumak kontzerturik handienak hartuko ditu. Horiek baino aukera gehiago ere izango dira ordea, abuztuaren 29an, Arantzazun eskainiko den estrainaldia esaterako.

  Santutegirako ikuskizuna propio gertatzen diharduen Kukai taldeak Dantzaren Sari Nazionala jaso zuen iaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!