Kosta eta barnealdeko aldea txikitzen ari da turismo arloan Gipuzkoan
Gipuzkoak ekainean 105.000 bidaiari pasa hartu ditu Eustaten datuen arabera. Horrek iazko ekainarekiko %3,5aren igoera adierazten du. Turistek gurean egindako gaualdiak ia 212.000 izan dira, iaz baino %,9 gehiago. Donostialdean gaualdien igoera ia % 10ekoa izan da eta barnealdeko eskualdetan berriz, %,6. Nabarmentzekoa da nekazal turismoetan egindako egonaldiak, ia % 22 igo baitira ekainean. Gipuzkoan, kosta eta barnealdearen arteko aldea txikitzen ari da. Une honetan barnealdeko eskualdeak dira turismoaren eragile bizienak Denis Itxaso Kultura eta Turismoko diputatuak adierazi duenez.
Turistak gurera etorri eta egonaldia luzatzea da arloko arduradunek sarritan aipatzen duten erronka. Zentzu horretan, barrualdeko eskualdeak erakargarriagoak edo, direla esan daiteke. Ekainean, bataz besteko egonaldia pitin bat jaitsi bada ere, luzeenak Gipuzkoa barnealdean egiten dira, Euskadiko gainontzeko eskualdeekin konparatuta. Ekainean Gipuzkoara hurbildu diren bisitarien jatorriari dagokionean bestalde, atzerritarren kopurua ia % 6 igo da.
Eustatek zabaldutako azken datuok eskutan, lehentasuna etengabeko hazkundean egotea denik ukatu egin du Denis Itxasok, Kultura eta Turismoko diputatuak. Foru erakundearen helburua, sektorearen lan-baldintza duinak bermatu eta gurera datozen turisten esperientzia ahalik eta hoberena eta kalitate handienekoa izatea dela esan du.
Oñatin bisitariei harrera egiteko egitarau berezia antolatu dute turismo arduradunek. Mikel Goiaingeruaren parrokia eta Sancti Spiritus unibertsitatearen bisita biltzen duen Oñatiko altxorrak deritzona asteburu eta jaiegunetan egiten da uztailean, baina abuztuan egunero egin ahal izango da. Arrkrutzen, eguneroko bisita programa osatzeko, Espeleotxiki, Espeleo Arrikrutz eta Geoibilbidea egingo da abuztuaren 20an Araozko bailaran barrena Aitzulora. Txokolateixia ere zabalik dago eta abuztuan, eguerdiro bisita gidatuak eskainiko dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!