Oñatiko udala

Korrika herri batzordea eratzeko batzarra antolatu da otsailaren 14rako

2022/02/07
Card image cap
Korrika 22a ez da Oñatitik pasako baina herria girotzeko ekitaldiak antolatuko dira

  Martxoaren 31n Amurriotik abiatu eta hamaika egunez Euskal Herrian barrena ibili ondoren, Donostiara apirilaren 10ean iritsiko da 22. Korrika. Bidean ez da Oñatitik pasako baina herria berdin-berdin girotu asmo da. Horretarako, ekitaldiak proposatu eta antolatzeko prest legoken herritar taldea osatu nahi da. Herri batzordea eratzeko bilera deitu du Debagoieneko Korrikaren dinamizatzaileak datorren astelehenerako, hilaren 14rako, 18:00tan, Kultur etxean.

  Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak direla azpimarratu nahi da, eta horien berri emango da, besteak beste, datorren asteleheneko bileran. Herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dira, jakinik, denon denbora disponibilitatea ez dela berdina. Horregatik bakoitzak erabakiko du zein ekarpen edo konpromiso maila hartu dezaken, eta hartarako aukera edo gogorik duen. Ideia eta proposamen guztiak ongietorriak izango direla adierazi dute bileraren antolatzaileek.

  Korrikak euskara zabaltzea du helburu eta horretan diharduen AEK elkartearen finantzaziorako iturri garrantzitsuenetakoa da bi urtean behin egin ohi den lasterketa berezi hau. Aurtengoa , 22.a, pitin bat atzeratuta dator, berez iaz egin behar zelako. 22.Korrika ez da Oñatitik igaroko baina Elorregira bai hurbilduko da Bergaratik Arrasatera doala.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!