Oñatiko udala

Koronabirus sintomak izanez gero anbulatoriora deitu behar dugu lehenengo

2020/03/31
Card image cap
Protokoloa berrantolatu eta lehen arreta erreferentziazko zentroetan ematea erabaki du Osakidetzak

  Beharraren arabera osasun sistemaren antolaketa aldatzen ari da eten gabe. Orain arte Araban ezarritako neurriak Autonomia Erkidego osora zabaldu dituzte. Hala, koronabirus sintomak dituztenek, eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasunak dituztenek, anbulatoriora deitu beharko dute lehenik eta bertatik adieraziko zaie eman beharreko ondorengo urratsak zeintzuk diren. Telefono bidezkoa izango da lehenengo arreta eta nola tratatu adieraziko zaio gaixoari, edota beharra balego, anbulatoriora edo beste zentroren batera bideratu behar duen esango zaio. Baina lehenengo deia anbulatoriora egin beharko da aurrerantzean. Gogoratu, Oñatiko anbulatorioko telefono zenbakia: 943 03 54 30 dela.  

  Osasun aholkua zerbitzuko telefonoak aktibo jarraitzen du eta erabilgarri dago eguneko 24 ordutan. Baina orain arte zabaldu den 900 20 30 50 zenbaki hori bigarren plano batera pasa nahi du Osakidetzak, horregatik, lehen deia, anbulatoriora egiteko mezua zabaldu izana.

  Oñatiko osasun etxeaz gain Debagoienean erreferentziazko beste hiru  anbulatorio izendatu ditu Osakidetzak, Arrasatekoa, Aretxabaletakoa eta Bergarakoa. Oñatikoa itxita dagoenean, Arrasatekora deitu beharko dugu arnas sintomaren bat dugunean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!