Kontrolak areagotu egingo dituzte udaltzain eta ertzainek asteburuan
Udalerrien itxiera perimetrala astelehenean sartu zen indarrean berriro. Orduan jada errepide kontrolak areagotu egin zituzten ertzain eta udaltzainek baina asteburuan zuhurrago zainduko dute norberaren udalerritik irteteko debekua betetzen dela. Udazkeneko itxialdian ez bezala, ezin baita ondoko herrira pasa, baldin eta justifikatutako arrazoirik ez bada, eta horiek, lanera, medikura, eskolara, zaintzara edo tramite administratibo edo legalen bat egitera dira bakarrik. Kirola egiteko edo erosketak eta bestelako jarduera ekonomiko egiteko ezin da ondoko udalerrira joan.
Arauak betetzen direla ziurtatzeko errepide kontrolak areagotu egingo dira asteburuan. Arantzazuko aparkalekuaren zaintza berezia ere egingo du udaltzaingoak, aurreko itxialdietan bezala.
Asteburua aproposa da mendira joateko baina oraingoz, herriko muga barruan dauden mendietara soilik joan daiteke eta hala betetzen dela ziurtatu nahi da Arantzazuko aparkalekuan dauden autoen kontrola zorroztuz. Udazkenean gauzatu zen aurreko itxiera perimetralean ez zen aparteko arazorik izan eta Arantzazun salaketa gutxi batzuk jarri zituen Oñatiko udaltzaingoak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!