Oñatiko udala

Konpost banaketa egingo du Udalak apirilaren 10 eta 11n

2024/03/25
Card image cap
Auzo-konposta egiten duten 25 lagunek eman dute izena, baina epea zabalik dago, martxoaren 29ra arte

  Auzo-konpost gunetako 25 erabiltzailek bertan sortutako konposta hartzeko interesa adierazi dute. Izena ematea eskatu zitzaien eta bueltan, konpost banaketaren inguruko informazio gutuna bidali die Udalak. Konpostak Agrolab enpresako laborategiko kontrola pasa eta erabiltzeko prest dagoela jakinarazi zaie. Era berean, banaketa hori, apirilaren 10 eta 11an, 9:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 18:00etara hilerri atzealdean egingo dela zehazten da. Norberak eraman beharko du konposta hartzeko poltsa edo ontzia.

  Dagoeneko 25 herritarrek adierazi dute konposta jasotzeko interesa baina izen-emate epea zabalik dago martxoaren 29ra arte. Interesatuek emaila bidali behar dute ingurumena@onati.eus helbidera edo udaletxera telefonoz deitu. Gogoratu ordea, ostegun eta ostiralean udaletxea itxita egongo dela, Aste Santuko jai egunak tarteko.

  208 familiak egiten dute egun konposta herriko zazpi auzo konpost guneetan. Guztira, 2,7 tona konpost jasotzen da urtean. Guneen erabiltzaileek lehentasuna dute bertan lortzen den ongarria eskuratzeko. Iaz egin zen lehen konpost banaketa orokorra eta apirilean errepikatuko da. Aurrez, lortu den ongarriaren kontrola egin da, esan bezala, eta kalitate onekoa dela adierazi du Agrolab enpresak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!