Oñatiko udala

Kiroldegiko tenis pistetako bat estaltzeko lanak oso aurreratuta daude baina ez amaituta.

2014/10/31
Saihesbideko errail bat okupatzeko baimena astebetez luzatu du Diputazioak.

  Eta baimen luzapen horretaz baliaturik, asteartean, errepidearen errail bat itxi egingo da goizeko 9etatik arratsaldeko 3etara. Tenis pista estaltzeko estruktura ia muntatu da baina estalkia bera jartzea falta da. Asteartean jarriko da.

  Polikarbonatoko bi plantxek osatuko dute tenis pistaren estalkia. Aurreko eraikitze lanen antzera, xafla berezi horien muntaketa ere saihesbidetik egingo da. Garabi berezia beharko da eta horrek, errepidearen errail bat okupatuko du. Lanak, astearte goizean egingo dira eta ondorioz, goizeko 9etatik 3etara, trafikoa, libre geratuko den errailetik bideratuko da. Aurreko egun hauetan egin den bezala, norabide bateko eta besteko trafikoa semaforo erregulatuko da.

  Tenis pistaren estalkia osatuko duten elementu guztiak ekarri eta muntatu ondoren, lotura eta doiketa lanak instalazioetan bertan egingo dira.

  Dagoeneko asmatu daiteke kiroldegiko beheko tenis pista estalita instalazioek izango duten itsura, estalkiari eutsiko dion estruktura jarrita baitago. Uhin formako estalkia da falta dena. Honek, gainera, argi naturala sartzen utziko duten panelak izango ditu sabaian. Horiek, asteartean muntatzen hasiko dira.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!