Oñatiko udala

Kiroldegiko tenis pista bat egokitzeko lanetara aurkeztu diren 13 enpresen proposamen ekonomikoak bihar ezagutuko dira.

2013/12/19
Card image cap
Plika ekonomikoen irekiera publikoa eguerdiko 12etan egingo da.

  Eskaintza ekonomiko horiek izango dira hain zuzen ere, lana zein enpresari esleitu erabakitzeko irizpidea. Lizitazio baldintzetan zehaztu zenez, lanak egiteko, proposamen merkeena aurkezten duena kontratatuko da. Udalak zehaztutako lizitazio prezioa 249 mila euro gehi BEZa izan zen. Enpresen proposamenak beraz, gehienezko kopuru horren azpitik egon beharko dute. Hala den ala ez bihar eguerdian jakingo da orduan irekiko baitira esan bezala, 13 enpresek egindako eskaintza ekonomikoen plika edo sobreak. Gogoratu, Zubikoa kiroldegiko tenis pista bat estaltzeko lanak LKS enpresak osatu zuen proiektuaren arabera egingo direla.

  Beheko tenis pistari, uhin formako estalkia egingo zaio da, jolasgunea ez ezik, ikusleentzako harmaila ere babestuko delarik. Estalkiak, argi naturala sartzen uzten duten panelak izango ditu sabaian. Tenis pistaren gainean 7 metroko altuera hartuko du eta ondorioz, edozein lehiaketa ofizial jokatzeko aukera emango du.

  Zaila izango da lanak aurten hastea baina printzipioz, 2013 eta 2014ko aurrekontuen gain egingo dira. Aurtengo aurrekontuetan 125mila euroko diru partida baitago hartarako. Kiroldegiko tenis pista bat egokitzeko lanak egiteko, bi hilabeteko epea finkatu du udalak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!