Oñatiko udala

Kiroldegiko mantenu teknikari lanposturako bigarren azterketaren emaitzak argitaratu dira

2019/09/10
Card image cap
Hurrengo azterketa ostiralean egingo da

  Zazpi ziren pasa den ostiralean egin zen azterketa teoriko espezifikora aurkezteko aukera zuten hautagaiak baina sei bakarrik presentatu ziren eta horietako bostek gainditu dute proba. Emaitzak, udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian argitaratu ziren ostiralean bertan, arratsaldez, erreklamaziotarako epea irekiz. Bihar amaitzen da erreklamazioak jarri edo azterketa berrikusteko eskatzeko epea.

  Kiroldegiko mantenu teknikari lanpostua betetzeko hautaketa prozesua bizi-bizi doa, hurrengo azterketa ostiralean egingo baita. Ariketa praktikoa izango da eta kiroldegian egin ohi diren mantenu lanen inguruan. Horregatik, azterketa kiroldegian egingo da 9:00tan hasita. Azken orduko aldaketarik ez badago, orain arteko bi ariketa teorikoak gainditu dituzten bost hautagaiek egingo dute azterketa praktikoa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!