Kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuko argiteria aldatu egin da
Kiroldegi aurrealdeko lurrazpiko aparkalekuan argindar asko galtzen zela ikusi zuten udal arduradunek. Alperrik galdu baina fakturatzen den energia erreaktiboa kontzeptuan ia 2.000 euro ordaindu ziren iaz. Energia erreaktiboa instalazio elektriko batzuk saretik xurgatzen duten energia elektrikoa da, ondoren bueltatzen dena, eta kontsumitzen ez den arren, ordaindu beharra dagoena. Energia hau aurreztu eta bide batez gastua gutxitzeko kondentsadoreak jarri ohi dira.
Hiru instalaziok eragin dezakete energia erreaktibo gastu handia, argindarrak, aireztatze sistemak edota kontrol instalazioak. Beste neurririk hartu aurretik fluoreszenteak aldatuz froga egitea erabaki zen eta horretan aritu dira Urola SL enpresako langileak, udalaren eskariz. Lurrazpiko aparkalekuko 120 fluoreszenteak aldatu dituzte. Aparkalekuko argiteria berritzeko lanetan ari zirela larrialdietako argiak matxuratuta zeudela ikusi zen eta horiek ere berritu dira. 200 lumenezko argi jarri dira 23 puntutan.
Kiroldegiko lurrazpiko aparkalekuko argiteria hobetzeko lanek 6.500 euro inguruko aurrekontua izan dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!