Kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuak lizitaziora atera dira.

2014/07/04
Card image cap
Datozen bi urtetan, kirol ekintza ezberdinak emango dituzten monitoreen zerbitzuak kontratatu nahi dira.

  Igeriketa eta ur ekintzak izan ezik, Zubikoan eskaintzen diren gainontzeko kirol ekintzetarako monitore zerbitzua da une honetan lizitaziora atera dena. Hau da, elbarrientzako gimnasia egokitua, Gimnasia terapeutikoa, Aerobica, Gazteentzako Aerobica, Mantentze Gimnasia, Fit-bike, Pilates, Pilates terapeutikoa, hirugarren adinekoentzako Gimnasia, Body-tonoa, Zumba, eta erdiondoko Gimnasia, Gimnasia abdominal hipopresiboa, Running-a eta Gimnasia armonikoa emango duten monitore zerbitzua da, deialdi honetan esleitu asmo dena.

  Lizitaziora aurkezten diren enpresei, monitoreek dagokien titulazio ofiziala izatea eskatuko zaie: TAFYD, soin hezkuntzako espezialitateko irakas gradua edo lizentziatura eta gimnasia terapeutikoaren kasuan, fisioterapeuta titulazioa. Horrezaz gain, gutxieneko euskara ezagutza ere eskatzen da. EGA agiria aurkeztu beharko da baina ez dutenei froga txiki bat egingo zaie, gutxienez, 2. hizkuntza eskakizunaren maila badutela egiaztatzeko.

  Enpresek egindako eskaintza ekonomikoak izango du pisurik handiena eta  puntuazio osoaren % 60a eskuratzeko aukera emango du. Txosten teknikoa eta hobekuntza proposamenak, berriz, gainontzeko % 40a eskuratzeko aukera emango du.

  Udalak, hasieran, bi urtetarako kontratua egingo du hautatutako enpresarekin eta ohikoa denez, bi aldeak ados egonez gero, beste bi urtetan luzatu daiteke.

  Gaur bertan argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, kiroldegiko fitness eta gimniasia zerbitzuaren esleipen deialdia. 15 eguneko epea dago lizitaziora aurkezteko. Hau da, proposamenak egiteko azken eguna uztailaren 21a da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!