Kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuak betetzeko eskaintza bakarra aurkeztu da.

2014/07/21
Card image cap
Ordu bietan amaitu da lizitaziora aurkezteko epea.

  Udalak, kirol ekintza ezberdinak emango dituzten monitoreen zerbitzuak kontratatu nahi ditu. Igeriketa eta ur ekintzak izan ezik, Zubikoan eskaintzen diren gainontzeko kirol ekintzetarako monitore zerbitzua da lizitaziora atera dena. Hau da, elbarrientzako gimnasia egokitua, Gimnasia terapeutikoa, Aerobica, Gazteentzako Aerobica, Mantentze Gimnasia, Fit-bike, Pilates, Pilates terapeutikoa, hirugarren adinekoentzako Gimnasia, Body-tonoa, Zumba, eta erdiondoko Gimnasia, Gimnasia abdominal hipopresiboa, Running-a eta Gimnasia armonikoa emango duten monitore zerbitzua da, deialdi honetan esleitu asmo dena.

  Lizitaziora aurkezteko, enpresei, monitoreek dagokien titulazio ofiziala izatea eskatu zaie: TAFYD, soin hezkuntzako espezialitateko irakas gradua edo lizentziatura eta gimnasia terapeutikoaren kasuan, fisioterapeuta titulazioa. Horrezaz gain, gutxieneko euskara ezagutza ere eskatu da. EGA agiria aurkeztu behar zen da baina ez dutenei froga txiki bat egingo zaie, gutxienez, 2. hizkuntza eskakizunaren maila badutela egiaztatzeko.

  Esleipenerako irizpide nagusia proposamen ekonomikoa izango da baldintza oinarrietan zehaztu denez. Enpresek egindako eskaintza ekonomikoak puntuazio osoaren % 60a eskuratzeko aukera emango baitu. Txosten teknikoa eta hobekuntza proposamenak, berriz, gainontzeko % 40a eskuratzeko aukera emango du.

  Udalak, hasieran, bi urtetarako kontratua egingo du hautatutako enpresarekin eta ohikoa denez, bi aldeak ados egonez gero, beste bi urtetan luzatu daiteke.

  Gaur, ordu bietan amaitu da eskaintzak aurkezteko epea eta bakarra izan da, epe barruan jaso den enpresa proposamena.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!