Kiroldegia eraberritzeko lanak, hainbat dirulaguntza deialdi eta martxoaren 8ko greba feministaren inguruko adierazpena dira gaurko Osoko Bilkurako ardatz nagusiak

2019/02/28
Card image cap

  Atzo prentsa-aurrean aurkeztu zen Zubikoa kiroldegia eraberritu eta handitzeko proiektuaren lanen lizitazioari hasiera emateko baldintza zerrenda onartzea proposatuko zaie udalbatza osatzen duten kideei arratsaldeko bileran. Oñatin indarkeria matxistaren detekzio, arreta eta erantzun instituzionala hobetzeko protokoloaren baitan eratu diren hiru testuen onespena ere proposatuko da.

  Dirulaguntzei dagokionean, gazteen emantzipaziorako dirulaguntzak, garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako dirulaguntzak, gazte elkarte eta sormenerako dirulaguntzak edota gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eremuan lan egiten duten elkarteentzako dirulaguntzak ere aztergai izango dira. Kasu bakoitzean zehaztutako oinarriak onartu eta 2019ko deialdia egitea eskatuko da.

  Astebete barru martxoaren 8a ospatuko da, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Horren haritik deitu den greba feminista babesteko erakunde adierazpena aurkeztuko dute udalbatza osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta EH Bilduk.

  Horiek, 20ko lan zerrendan jaso diren gaietako batzuk. Guztien berri zuzena izan nahi duenak Oñati irratiarekin bat egin dezake18:30tan. Ordu horretan hasiko den Osoko Bilkura zuzenean eskainiko baita FMko 107.4an

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!