Kasu positiborik ez dago San Martin egoitzako egoiliarren artean baina prebentzio neurriak areagotu dituzte
Pasa den astean langile batek positibo eman zuenaren berria jaso zuten San Martin egoitzan. Halakoetarako zehaztutako protokoloa beteaz, Epidemiologia zerbitzutik agindutako prebentzio neurriak indarrean sartu ziren eta egoiliar guztiei PCR frogak egin zitzaizkien. Denek negatibo eman dute. Baina bigarren PCRa egin bitartean, lehen eta laugarren solairuko egoiliarrak beraien geletan daude, ohikoa den berrogeialdia betetzen. Ostiralean errepikatuko ei zaizkie PCR frogak.
Covid-19ari aurre egiteko zentroaren protokoloari jarraituz, langileak EPI jantziekin ari dira lanean. Baina bigarren eta hirugarren solairuko egoiliarren egunerokoa ez da askorik aldatu eta senitartekoen bisitak jasotzen jarraitzen dute, orain arte bezala. Bisitak hori bai, beti senide berberarenak dira eta astean birritan bakarrik izan daitezke.
San Martin egoitzako arduradunek garbi utzi nahi dute egoiliarren artean ez dela Covid-19 kasurik izan eta egin zaizkien PCR proba guztiak negatibo eman dutela.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!