Kartzelan sartu dute bikotekide ohia eta haren alaba erasotzeagatik larunbatean atxilotutako gizonezkoa
2020/07/13
Genero indarkeria delitua leporatu diote
Gertaerak larunbat ilunkaran, 20:45 inguruan jazo ziren. Urruntze agindua bete ez zuen 44 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak, bikotekide ohia eta haren alaba erasotzeagatik. Anbulantzia bat ere bertaratu zen gertaera lekura.
Atxilotutakoak Ertzaintzaren komisaldegian eman zuen zapatu gaua eta atzo goizean epailearen aurretik pasatu ondoren, espetxera bidali zuen honek, genero indarkeria delitua leporatuta. Martuteneko kartzelan dago, Europa pressek jakinarazi duenez.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!