Oñatiko udala

Portu kale eta Bakardadeko ama kalea trafikorako itxiko dira bihar gauean, Kantoikrit dela eta

2022/07/15
Card image cap
(Arg: fabricbike.com)
Zirkuituan dauden kaleetako bizilagunei etxerako sartu-irtenak arretaz egiteko eskatzen die antolakuntzak

  Kantoikrit, pinoi finkodun bizikleten lasterketa, bihar gauean, 22:00tan, hasiko da, erdiguneko ohiko zirkuituan: plaza-Atzeko kale-Patrue kale- Santa Marina plaza-Portu kale-San Anton kale- Aita Madina- Unibertsitate etorbidea eta postetxe inguruan buelta hartuta-Foruen plazara berriro. Horrek inguruko kaleen trafikoan eragingo du eta, bereziki, Portu kale eta Bakardadeko ama kalekoan, biak 21.15tan itxiko baitira, entrenamenduak hasi aurretik. Era berean, hilerritik behera dagoen herri gunerako sarrera ere itxi egingo da, 21:15tatik proba amaitu arte. Aparkalekurik ez da kenduko baina Patrue kale goialdean, Gaztetxe aldamenean utzi ohi diren autoak kentzea eskatuko da. Udaltzainak arduratuko dira aipatu kale eta bideak trafikorako itxi eta zaintzeaz. Aldi berean, zirkuitu barruan dauden kaleetako bizilagunei etxerako sarrera eta irteeretan kontuz ibiltzeko eskatu die antolakuntzak, behe barruan oharrak jarriz.

  Kantoikriteko zirkuitua 21:30tan irekiko da txirrindularientzat, ibilbidea ezagutu eta entrenamenduak egiteko, eta lasterketa bera 22:00tan hasiko da. Txirrindulariek 15 bira eman beharko dizkiote herri barruko zirkuituari, 27km.-ko ibilbidea osatu arte.

Iturria:Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!