Oñatiko udala

Kalegoienako jolas-parkeko karpa konpondu behar izan da

2020/04/20
Card image cap
Nahita eragindako etenak eta zuloak konpondu dira eta bide batez, garbitu egin da

  Otsaila inguruan antzeman zuten udal arduradunek Kalegoienako jolas-parkeko karpa zulatuta zegoela. Dirudienez, norbait parkeko elementu batera igo eta estalkia nahita zulatu zuen, hainbat zentimetrotako etena eraginez. Gainera, itxafleruek-edo eragindako hainbat zulo ere bazituen. Karparen instalazioa egin zuen enpresari, Arquitectura Textil enpresari egitura guztiaren azterketa eta mantentze lanak egitea eskatu zitzaion. Azterketan, ainguraketa eta egitura bera tenkatu eta nahita eragindako zulatuak konpondu behar zirela ikusi zen. Lanek, 2.855 euroko kostua izan dute. Konpontze eta mantentze lanok osatuz gainera, garbiketa lanak egin dituzte udal brigadako langileek, estalkia bera garbitu dute.

  Ez da lehen aldia Kalegoienako jolas-parkeko elementuak nahita kaltetzen direla. 2017ko uda amaieran, esaterako, jolas parkeko ziburu irisgarriari su eman zioten eta guztiz berritu beharra izan zen. Oraingoan, parkeko estalkia konpondu behar izan da. Kale altzariak, kasu honetan azpiegiturak nahita kaltetzea salatu nahi du Zerbitzuak udal batzordeak, kaltea elementu konkretu bati ez baizik eta herritar guztioi egiten zaigula adierazita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!