Oñatiko udala

Kale zaharrak eta Lizaur kaleak bat egiten duten gunean errail bat itxi da.

2013/03/25
3 egunez ezin izango da Kale zaharretik Otadui zuhaizti aldera autoz joan.

  Kale zaharreko 48-50 zenbakien inguruan kanalizazio lan batzuk egin behar dira. Konkretuki, Kale zaharreko karkaba batean egin behar dira aipatu kanalizazio lanak. Horiek egiteko, errepidea zulatu egin behar da. Kale Zaharrak eta Lizaur kaleak bat egiten duten gune horretan, zanga bat ireki behar da. Ondorioa, trafikoa mugatu egingo da. Kale zaharretik Otadui zuhaiztira joateko erraila itxi egingo da.

  Lanek, hiru eguneko iraupena izango dute, astelehenetik asteazkenera. Tarte horretan, kale zaharretik edota Aita Madina kaletik behera doazen ibilgailuek, derrigorrean ezkerretara eta Postetxe aldera hartu beharko dute, Otadui zuhaiztira joateko erraila itxita izango baita. 

  Otadui zuhaiztitik Lizaur kalera joateko ez da arazorik izango.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!