Oñatiko udala

Kale izendegia osatzeko 22 plaka berri jartzen ari dira

2021/04/22
Card image cap
Ugarkalden jarri den plaka
Apurtutakoak ordezkatu eta sekula halakorik izan ez duten auzunetan jarri dira

  Udal brigadako langileak ari dira kale izenen plaka berriak jartzen. Atzo erdiak ipini zituzten eta lana gaur amaitzea aurreikusi dute. 22 plaka berriek harri itxura dute baina polimerozkoak dira eta kale edo auzunearen izena ez ezik Oñatiko armarriaren irudia ere badute, ezker-behealdean. Aipagarria da plakak Ulma packaging-ek egin dituela. Lehen aldia da ULMAk halako lanik egiten duela eta merkaturatzeko produktu berri bat garatzeko bidea izan da kooperatibarentzat.

  Jartzen ari diren kale-izen plaka berrietako batzuk aspaldi apurtutakoak ordezkatuko dituzte, beste batzuk berriz, sekula halakorik izan ez duten auzunetan ipintzen ari dira; Ugarkalde, San Martin edo Kalegoienaren kasuak dira baina baita Olakua edo San Lorentzo auzuneenak ere, orain 40-50 urteko auzuneak izanagatik ez baitute plakarik izan sekula. Auzoaren hasieran eta bukaeran plaka bana jarriko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!