Oñatiko udala

Kale garbiketa zerbitzuan aritzeko pioi eta pioi gidari lanpostuetarako onartu eta baztertuen zerrendak osatu dira

2016/06/07
Card image cap
Erreklamazioetarako, 10 eguneko epea irekiko da, zerrendak Gipuzkoako boletinean argitaratu ondoren

  Udalak bete asmo dituen 7 pioi lanpostuetarako 59 lagun aurkeztu dira. Horietatik 40 onartu dira eta 19 baztertu. Behin behineko izaeraz hautagaiak prozesutik kanpo utzi izanaren arrazoiak lau izan daitezke: eskatutako titulazioa ez akreditatzea, fitosanitario aplikatzaileen inguruko formakutza egiaztatzeko agiria ez aurkeztea, B gida baimena ez akreditatzea edota NANa ez aurkeztea. Udaletxeko iragarki taulan eta web orrian dagoeneko ikusi daitezkeen onartu eta baztertuen zerrenda hauekiko erreklamazioren bat egin nahi duenak, 10 eguneko epea izango du, zerrendak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik. Kale garbiketa zerbitzuan arituko diren 7 pioi plaza horietako bat, minusbaliatuentzat gordeko zela zehaztu zen lanpostuetarako oinarrietan. Hartarako eskaera bakarra jaso da eta onartu egin da.

  Pioitarako bezala, pioi gidari lanpostuetarako ere, onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak publiko egin dira. Kasu honetan, 20 hautagai aurkeztu ziren eta 17 onartu dira. Baztertu diren hiru kasuetan, arrazoiak, eskatutako titulazioa edota fitosanitario aplikatzaileen inguruko formakuntza egitaztatzeko agiria ez aurkeztea  izan dira. Hauek ere, zerrenda Gipuzkoako boletinean argitaratzen denetik 10 eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

  Era berean, bi hautaketa prozesuak kalifikatuko dituen epaimahaia osatu da eta kideen izenak argitaratu dira.

  Udalak, urrian hartuko du bere gain egun azpikontratatuta duen kale garbiketa zerbitzua. Ordurako, 9 langile kontratatu asmo ditu, 7 pioi eta 2 pioi gidari. Lau hilabeteko eskax daude, langile horien hautaketa prozesua burutzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!