Kale Barria, Euskadi etorbidea eta Ramon Irizar kaleko hainbat dendetan lapurrak sartu dira bart

Ertzaintzak hartu du bere gain lapurreten eta lapurreta saio hauen ikerketa, guztira halako lau izan baitira bart gurean, eta beste lapurreta saioa atzo. Dendarietako batek eman du abisua Ertzaintzan, goizeko lehen orduan, eta jarraian besteen deiak iritsi dira. Izan ere, lapurrak erdiguneko kaleetan ibili baitira bart.
Kale Barrian Guztiz eder dendan sartu dira lapurrak eta Egaña okindegiko kristal bat apurtu dute, baina ez dira lokalera sartu. Euskadi etorbidean, KideCan-en lokalean sartu dira eta Ramon Irizar kalean berriz, Ekhi-eder dendan. Kristal baten apurketa eta sarrailan kalteak eragin dituzte nagusiki lapurrek. Baina lokalen batetik dirua eraman dutela ere salatu dute jabeek. Beste batzuek berriz, ez dute ezer faltan bota, lehen begiratuan. Dena den, lehen atestatua beteta lasaiago begiratu beharko dute.
Domekatik astelehenerako gauean Ramon Irizar kaleko Hegoia enmarkazio dendan sartzen saiatu ziren lapurrak, lortu ez zuten arren. Eta aipagarria da inguru beren dagoen Ekhi-eder dendan sartu direla bart, baina negozio hau orain aste batzuk itxi zela.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!