Juanitosa denda ixtera doala iragarri dute sare sozialetan
Kale Barria eta Atzeko kalera ematen duen Juanitosa dendaren erakusleihoan komertzioaren antzinatasuna adierazten da, 1911. urtean ireki zela azaltzen baita. 108 urte beranduago, produktu asko eta anitzak saldu ondoren eta mostradore atzean familia bereko lau belaunalditako lagunak egon eta gero, Juanitosak ateak itxiko ditu.
itxiera egunik ez da jakinarazi oraindik. Hori bai, produktuen likidazioari ekin diote gaur eta horixe iragarri dute sare sozialen bidez.
Herriko beste denda historikoetako batek ateak itxiko ditu epe motzean. Kale Barriako Urtaza dendak ere itxiera aurreko likidazioa hasi zuen orain bizpahiru hilabete, eta aurretik, Foruen enparantzako Letamendi dendak giltza bota zuen behin betikoz.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!