Juan Carlos Irizarrek “Afrika” diskaren aurkezpena egingo du datorren ostiralean Zestoan

2015/11/19
Card image cap
Lan berriaren aurkezpenarekin batera “we are like you” proiektuaren aldeko kontzertu bira amaituko du

  Eskoriatzan, maiatzean ekin zion Zubillagako musikariak “we are like you” elkartasun kontzertu bira. Helburua, Aita Menniko ahizpa ospitalariek Liberian babesten duten osasun proiektuari laguntzea da; Liberiako Monrovian Ahizpa ospitalariek duten Benedict Menni zentroa berriro ireki eta osasun mentaleko programa bat martxan jarri dezaten. Programak We are like you du izena, gaixotasun mentala nozitzen duten pertsonak ez estigmatizatzeko aipamen argia eginez.

  Juan Carlos Irizarrek, proiekturako fondoak biltzen laguntzeko helburuz, 12 kontzertuko bira osatuko du hilaren 27an Zestoako bainuetxean.  Bide batez, kaleratu berri duen diskoa ere aurkeztuko du. We are like you -zu bezalakoak gara- izenburupean Afrika izena du oñatiarraren azken lanak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!