Juan Carlos Irizar musikari oñatiarrak Juan Carlos Irizar musikari oñatiarrak “Bihotzeko izarrak” diska berria argitaratu du.

2016/06/03
Card image cap
Asteazkenean aurkeztu zuen Donostiako Aquariumean.

Juan Carlos Irizar musikari oñatiarrak diska berria argitaratu berri du. Asteazkenean bertan aurkeztu zuen “Bihotzeko izarrak” izeneko bere azken lana eta jendaurreko lehen aurkezpena egiteko, Donostiako Aquariumeko marko berezia aukeratu zuen txantxikuarrak.

“Bihotzeko izarrak” izeneko azken diskak hamahiru kanta ezberdin ditu eta konposizio guztiak pianoz antzeztuak izan dira. Aurkezpena horren leku berezian egitearen arrazoia, musikari oñatiarrak Vicente Zaragüeta Aquariumeko presidente ohiarekin zuen harreman estuagatik izan da. Zaragüeta pasaden abenduan zendu zen eta diska berri honetako kanta bat esaterako, haren omenez idatzitakoa da. Asteazkeneko aurkezpenean, Irizarrek kanta berezi horren partitura eman zien Vicente Zaragüetaren bi alabei.

Diska berri honetako kantuen letretan, besteak beste, Donostiako Zinemaldiaren bueltan dabilen jendea eta Itsas Kabia izeneko umeen gaixotasun ezberdinak lantzen dituen egitasmoari buruzko gogoetak jaso ditu Juan Carlos Irizarrek.

Azken diska honekin, dagoeneko 50 lanetik gora argitaratu ditu musikari oñatiarrak eta urtero diska bat kaleratzeko ahalegina mantendu egiten du. Diskak grabatu eta kontzertuak emateaz gain, Aita Menni ospitaleko koroa eta Galdakaoko udal musika banda zuzentzen ditu Irizarrek. Era berean, gitarra, piano eta ahotsaz laguntzeko musika partitura ezberdinak biltzen dituzten 12 liburuxka ere idatzi ditu musikari txantxikuarrak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!